XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) proposamendu batzuk egiten zazkio erantzuleari batzuk onhar ditzan eta besteak arbuia eta gero, erantzunei balio bat eman ondoren, aztertzen den gaiari buruz erantzuleak duen iritzia neur diteke.

Batez ere psikologilariek eta psikiatrek erabiltzen dituzte testak eta gero ta gehiago lantegietan jendea aukeratzeko, eskolatan haurren joerak ezagutzeko e.a.

Obserbatzea parte hartuaz

Orain arte ikusi ditugun lanbide guztietan, pertsona batzuk galdetu egiten zuten eta besteek erantzun, bi mundu desberdinetan bezala zegoen.

Beste lanbide hontan, obserbatzen duenak taldearen bizitzan sartu behar du, batzutan bere inguruan gertatzen dena ikusten bakarrik, beste batzutan gutxi edo gehiago ekintzatan parte hartuaz.

Gerta diteke obserbatzailea kanpotik etorria izateko ordez, taldekoa bertakoa izatea, parte hartzen duen bat obserbatzaile bihurtzea.

Etnologoek adibidez, denboraldi luze samar batetan gizarte batetara joaten dira, ahalik eta gehien hango bizitzan sartu eta ingurukoek beroiek han ikustera ohitu direnean, gizarte hartakoen bizitzak ezagutzen eta galderak egiten hasten dira datoak metatzeko eta gero ondorioak ateratzeko.

Talde oso batek ere egiten ditu batzutan horrelako azkerketak.